XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Castejón-Corellako Osasun Eskualde Oinarrizkoan Osasun Kontseiluaren bilerarik 1993tik deitu ez izanari buruzko galdera

FORU DIPUTAZIOAREN ERANTZUNA

Biltzarreko Erregelamenduko 110.1 artikuluan ezarritakoa betez, Ezker Batua-Askotariko Parlamentari Taldeak Castejón-Corellako Osasun Eskualde Oinarrizkoan Osasun Kontseiluaren bilerarik 1993tik deitu ez izanari buruz egindako galderaren erantzuna, Foru Diputazioak emana, Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzen da.

Galdera hori 1994ko abenduaren 1eko 73. zk.ko Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Iruñean, 1994ko abenduaren 23a

Lehendakaria: Javier Otano Cid

ERANTZUNA

Osasun Kontseilariak, hau izenpentzen duenak, Félix Mª Taberna Monzón Foru Parlamentari jaunak Castejón-Corellako Osasun Eskualde Oinarrizkoan 1993az geroztik bilerarik ez egiteko zioei buruzko argibideak eskatzen dituen galderari dagokionez, zuri erantzun hau igortzeko ohorea dauka:

Osasuneko Lehen Medikuntzaren Egituraren Erregelamenduari buruzko maiatzaren 30eko 148/1986 Foru Dekretuko 10. artikuluak ezartzen du Eskualde Oinarrizkoko Osasun Kontseilua hiru hilabetetik behin bilduko dela edo, ohiz kanpoan, haren Lehendakariak dei egiten dionean edo haren kideen herenek hala eskatzen dutenean.